73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Akats zuzenketa Herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenean

2016ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, Herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, zuzenketa egin da, honela:

Honako hau dioen tokian:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutakoan, xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta aldatutako ordenantzaren testua osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Honela behar du:

Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoan, 2016ko urtarrilaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, delako ordenantza behin betiko onetsi da, baita xedatu ere osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraituz.

Azkoienen, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1604040