2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2016ko martxoaren 3ko Ebazpenaren laburpena, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak egiteko diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, emateko deialdia onesten duena. 2016. urtea
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 303503.
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko martxoaren 3an eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:
Deialdia, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak egiteko diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, emateko. 2016. urtea.
Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da Iruñean egiten diren garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak kofinantzatzea, biztanteriari oro har edo talde jakinei zuzendutakoak. Haien xedea izanen da sentsibilizazioa eta/edo prestakuntza, Hegoaldeko herrialdeen egoerarekin lotutako alderdien inguruan, horiek eragiten dituzten arrazoiak eta komunitate horiek egoera hori gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. Iruñeko herritarren konpromiso solidarioan oinarritutako jarrerak bultzatu nahi dira, Iparraldearen-Hegoaldearen arteko harremanak bidezkoagoak eta berdinagoak izan daitezen.
Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1604360