2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2016ko martxoaren 11ko Ebazpenaren laburpena, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, emateko deialdia onesten duena. 2016. urtea
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 303501.
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko martxoaren 11n eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:
Deialdi publikoa, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, emateko. 2016. urtea.
Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea da garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatzea. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateentzako, komunitate/udalerriek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean.
Deialdi honetara aurkeztu ahalko dira nazioarteko lankidetza proiektuak eta, arestian aipatutako arloetan, tokian tokiko giza garapena bideratuko duten proiektuak.
Garapen bidean edo transizioan diren herrialde eta lurraldetzat joko dira, eta beraz deialdi honetako funtsak jaso ahalko dituzte, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) onuradunak diren herrialdeen zerrendan sartutakoak. ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) ezarri du zerrenda hori.
Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1604359