2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenaren laburpena, larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi publikoa onesten duena. 2016. urtea
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 303491.
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko otsailaren 11n eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:
Larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi publikoa. 2016. urtea.
Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da jarduketa humanitarioetarako diru-laguntzak ematea, dela hondamendi naturalengatik dela giza ekintzagatik larrialdi egoeran edo berehalako arrisku larrian dauden giza taldeak laguntzeko eta horiek berregokitzeko.
Deialdi honetara aurkeztu ahalko dira larrialdietako jarduketa humanitarioen proiektuak, zehaztapen geografikorik gabe. Modalitate honen barruan sartzen dira larrialdi egoeran edo berehalako arrisku larrian dauden herrialde/komunitateetan zuzenean jarduteko programak. Bereziki, jarduketa hauei zuzenduko zaie:
–Oinarrizko materialak eskuratu eta bidaltzea.
–Osasun arloko materialak edo ekipoak eskuratu eta bidaltzea.
–Elikatzeko laguntza.
Hondamendi naturalengatik edo giza ekintzagatik kaltetutako oinarrizko azpiegiturak premia larriz berreraiki edo birgaitzea.
Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1604357