73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2016ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko apirilaren 1etik ekainaren 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2016ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan Udalaren banku-kontura transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira heldu den apirilaren 22an.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Melidan, 2016ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1604111