73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Eskumenak bertze baten esku uztea 051/2016 Dekretua

Los Arcosko Udaleko alkate udalburu Javier Chasco Abaigarrek, gaurko egunarekin, dekretu hau eman du:

“Javier Chasco Abaigar Los Arcosko Udaleko alkate udalburua, Senidetze batzordearekin Frantziara bidaia dela-eta, kanpoan egonen denez 2016ko apirilaren 7tik 11ra bitartean, bi egun horiek barne.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziekin bat,

Xedatu dut:

Miguel Ángel Barrigón Abarquero zinegotzia eskuordetzea aipatu datetan, Alkatetza honen eskumen arrunt guztietarako, aipatu araudiak aurreikusten dituen mugen barrenean.”

Los Arcosen, 2016ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1604122