73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Oilartegi SL sozietate publikoko estatutuen aldaketa
Hasierako onespena

Udal honetako Osoko Bilkurak 2016ko martxoaren 23an eginiko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ziren, bertzeak bertze:

1.–Hasiera batean onestea Oilartegi SL sozietate publikoaren Estatutuetako 3., 11., eta 27. artikuluen aldaketa.

2.–Espedientea jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egun naturalean, alegazioak edota oharrak egin ahal izateko.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen arloan indarra duten Xedapenen Testu Bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Lesakan, 2016eko apirilaren 5ean.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1604052