73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Faltzesko Udal Planean 27. egiturazko aldaketa egiteko proiektua, UNFASAk sustatua. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Faltzesko Udal Planean 27. egiturazko aldaketa egiteko proiektua, Unión de Fabricantes de Conservas, S.A. (UNFASA) enpresak sustatua, sustatzaile ari baita. Jendaurrean izanen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ere bai.

Faltzesen, 2016ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1604125