73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea ondotik zehazten diren ordenantza fiskaletako aldaketa.

7. ordenantza, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

8. ordenantza, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

9. ordenantza, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena.

17. ordenantza, Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

2015eko abenduaren 17an, hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurreko epea ireki zen. Aldaketa jendaurrean egoteko tramitean, alegazio bat jaso zen 17. ordenantzari buruz (Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena).

Berriozarko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen alegazioa hein batean baiestea eta behin betiko onestea 17. ordenantza, lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen duena. Aipatu ordenantza osorik ematen da argitara, behin betiko onetsi baita.

Berriozarren, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

17. ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako ordenantza fiskal honetan ezarri dira tasak, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen ondoko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziei dagozkienak:

1) Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2) Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3) Soto edo erdisotoei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

4) Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, eguzki-oihala edo gisako muntadurak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5) Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6) Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7) Eremu publikoan kioskoak jartzea.

8) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9) Erakusleiho eta bitrinak.

10) Balkoiak eta terrazak kristalez ixtea.

2. artikulua. Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamenduen tasak dagokien ordenantza fiskalak arautuko ditu, edo haien gaineko udal erabakiek. Ez dira, beraz, ordainarazpen honetakoak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Tasa hauek ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko jakinarazpena egiten denean, edo aprobetxamendua hasten denean, baimenik gabe hasten bada.

4. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako tasak pagatzeak ez ditu izandako aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordaintzera behartuak

5. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza fiskal honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren onurak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak egiten dituztenak.

c) Aprobetxamendua utzi arren Udalean baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aitzinetik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua.

Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira. Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua.

1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, aurretik dagokion kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero salmenta txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerakoetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean. Aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilekoka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua.

1) Arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2) Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen bizkar geldituko dira.

12. artikulua. Aprobetxamendu hauetaz baliatzeko, Korporazioak kontzesioa egiteko onesten dituen baldintzen agirian erraten dena bete beharko da, edo, behar bada, dagokion ordenantzan, baldin badago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., jarduera ekonomikoa ez badira.

–Egunean, m² bakoitzeko: 0,55 euro.

–Hilabetean, m² edo zatiki bakoitzeko: 8,34 euro.

–Urtean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 83,33 euro.

I.2. Mahaiak, aulkiak eta beladoreak.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 31,30 euro.

I.3. Mahai osagarriak (upelak).

–Paratutako upel edo mahai bakoitza, urtean: 53,30 euro.

I.4. Kutxazain automatikoak eta gauzak saltzeko bertze edozein makina.

–Eremu publikora jotzen duen fatxadako lerroan paraturiko kutxazain automatiko bakoitzeko, urtean: 365 euro.

–Produktuak saltzen dituen makina bakoitzeko, urtean: 53,30 euro.

I.5. Bestelako aprobetxamenduak:

–Egunean, m² bakoitza: 1,11 euro.

–Hilabetean, m² bakoitza: 17,29 euro.

–Urtean, m² bakoitza: 172,31 euro.

I.6. Astebete baino laburragoko aprobetxamenduak:

–Jarduera ekonomikoa ez denean: 1,45 euro/m².

–Jarduera ekonomikoa denean: 2,17 euro/m².

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–Egunean, m² bakoitzeko: 0,39 euro.

–Hilabetean, m² edo zatiki bakoitzeko: 5,92 euro.

–Urtean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 89,25 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

III.1.

–Egunean, m² bakoitzeko: 0,26 euro.

–Hilabetean, m² edo zatiki bakoitzeko: 4,63 euro.

–Urtean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 44,66 euro.

III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

–Lurzoruko aprobetxamendu berezia. 8,12 euro.

IV. epigrafea.–Publizitaterako erabilera.

IV.1. Publizitaterako arbel eta errotuluekin, zutoinbakarrekin, kartelekin edo gisakoekin, eremu publikoaren okupazioa 2 m² baino gutxiago denean:

–Metro koadroa, egunean: 0,30 euro.

IV.2. Banderatxo, hesi edo eremu publikotik ikusgai diren publizitate elementuekin, ezarririk ez baldin badaude fatxaden gainean edo lokala mugatzen duten estalkietan edo publizitatzen den jarduera egiten den atarian.

–Publizitateko azaleraren metro karratu eta egun bakoitzeko: 0,55 euro.

–Publizitateko azaleraren metro karratu eta hilabete bakoitzeko: 8,00 euro.

–Publizitateko azaleraren metro karratu eta urte bakoitzeko: 20,00 euro.

V. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–I. epigrafetik IV.era: 42,26 euro.

Iragarkiaren kodea: L1603791