2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Hasierako onespena
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2016ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Bargotan, 2016ko apirilaren 5ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1603927