2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko urte bereko oinarriak, bertan biltzen baitira Barañaingo Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.
Iragarkia 2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira, aipatu legeari jarraikiz, Barañaingo Udalaren 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 7.652.800,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.496.950,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 8.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.046.200,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 385.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 40.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 282.750,00 euro.
Guztira: 14.911.700,00 euro.
SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.014.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 97.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.627.900,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.993.300,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 169.500,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Guztira: 14.911.700,00 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1603931