72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskara Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena jauna, Euskara Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Ondorioak 2016ko apirilaren 3tik aurrera izanen ditu.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1603893