2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Udal igerilekuak erabiltzeko tasak. Behin betiko onespena
Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tasa horiek hasiera batean onestea. 2016ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 18an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasa horiek behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasak:
–5 urtera bitartekoen urteko kuota: 0 euro. Eguneko sarrera: 0 euro.
–5 urtetik 14 urtera bitartekoen urteko kuota: 54 euro.
–14 urtetik 18 urtera bitartekoen urteko kuota: 65 euro.
–18 urtetik 65 urtera bitartekoen urteko kuota: 86 euro.
–65 urtetik gorakoen urteko kuota (Irurtzunen edo Arakilen erroldatuak): 0 euro.
–5 urtetik 14 urtera bitarteko adingabeen sarrera: 4 euro (astegun eta jaiegunetan).
–14 urtetik gorakoen sarrera: 6,5 euro (astegun eta jaiegunetan).
–65 urtetik gorakoen sarrera: Irurtzunen edo Arakilen erroldatuak, doan. Irurtzunen edo Arakilen erroldatu gabeak: 3 euro.
–5 urtetik 14 urtera bitartekoen 15 eguneko bonuak: 30 euro.
–14 urtetik 65 urtera bitartekoen 15 eguneko bonuak: 50 euro.
–Familientzako bonuak: Betebeharrekoak: Bonu horiek eskuratzeko, bi ezkontideek edo izatezko bikoteko bi kideek –izatezko bikoteen erregistroan behar bezala inskribaturik badaude– udal igerilekuen bazkide izan behar dute.
Guraso bakarreko familiek frogatu behar dute guraso bakarrekoak direla.
Deskontuak eginen dira bazkide den 18 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko. Kasu horretan, honako tasa hauek dira aplikatzekoak: Seme-alaba adingabe batengatik: 40 euro. Bi seme-alaba adingaberengatik: 35 euro bakoitza. Hiru seme-alaba adingabe edo gehiagorengatik: 30 euro bakoitza.
Familiaren bonuak eskatzeko epea maiatzaren 6an bukatuko da.
–Irurtzunen erroldatutako langabeen tasak: %50 merkeago ordainduko dira bazkideen uda osoko tarifa indibidualak.
Langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txartela aurkeztuz frogatuko du langabe dela. Lanik aurkitzen badu, Udalari jakinarazi beharko dio segituan, dagokion tarifa aplika dakion.
–Familiaren bonuak eta langabearen onurak ez dira bateragarriak. Pertsona bat bi murriztapenei heltzeko moduan badago, bata edo bestea aukeratu beharko du.
Langabeen murriztapena eskatzeko epea maiatzaren 6an bukatuko da.
Irurtzunen, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1604181