72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Manuel José Bermejo Garde jauna, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Teknikorako, Sozietate Publikoetarako eta Abaletarako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Manuel José Bermejo Garde jauna, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Teknikorako, Sozietate Publikoetarako eta Abaletarako Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ondare Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1604179