72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2015eko abenduaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko urtarrilaren 12ko 6. zenbakian. Jendaurrean egon den epean egindako erreklamazio, kexa eta oharrak erantzun ondoren, 2016ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran behin betiko onetsi da.

Hortaz, aldatutako ordenantza argitara ematen da.

Testu Arau-Emailea

Apaindura eta garbitasuna

21. artikulua. Lauki edo fuesak segur, xahu eta apain atxikitzea titularren betebeharra da. Hartara, heriotzaren berdintasun izaera indartzeko, Udalak oinarrizko mantentze lanak eginen ditu bere kontu, hots, belarra urtean bitan moztea eta hilobiak lurrez betetzea.

26. artikulua. Konplitzen ez badu, Udalak titularra zehatuko du; behar diren garbiketa lanak egin ditzake titularraren bizkar. Aipatutako epea bukatuta, Udalak era subsidiarioan egin ditzake, kostua interesatuari kobratuz. Ordaindu ezean, fuesaren esleipena galdu eta Udalari itzuli beharko zaio.

Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik

35. artikulua. Tasa horiek Aurizko Udalaren osoko bilkurak gaurkotu ditzake.

I. ERANSKINA

Tasak

Lurrean ehorzteko eta hobitik ateratzeko tasak:

a) Aurizko Udalean erroldatuak: 100 euro.

b) Aurizko Udalean erroldatuak ez daudenak:

–Auritzen jaioak: 150 euro.

–Gainerakoak: 200 euro.

Hilotzak errausten direnean, tarifa horiei %50eko jaitsiera aplikatuko zaie.

Auritzen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Luis De Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1603899