72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Añorbeko Udalak, 2015eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Añorbeko herrilarreen aprobetxamenduen esleipenerako tramiteari hasiera ematea. Modalitatea herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina, 30 egun naturaleko epean, indarra duen araudian legez ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiek bazkalekuak esleitzeko eskabideak aurkeztu ahalko dituzte Udalaren bulegoetan.

Añorben, 2016ko apirilaren 4an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1603914