72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

123/2016 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Ledean (Nafarroa) hondakin urak biltzeko sistema orokorra” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azaroaren 11n emandako 332/2015 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 23ko 27/2016 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Ledean (Nafarroa) hondakin urak biltzeko sistema orokorra” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ledeako alkate-udalburuari dei egitea, 2016ko maiatzaren 10ean herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. M.ª Dolores Reyero Santamaria eta Alexia Mauleón Goñi andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Itziar Calvo Oteiza andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau eranskinarekin batean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udaletxeko iragarki oholean. Halaber Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da.

6. Banakako zitazio zedularen bidez jakinaraziko zaie ukitutako titularrei.

Iruñean, 2016ko apirilaren 5ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1604094