72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2016 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzen dituena, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoaren arabera.

2015eko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzeko.

Lacarra Adinekoen Elkartea

Huertas Amigas

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Sebastian Iradier

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Blas de Otero mendeurrena

Bilaketa

Arte ikasketak egiteko bekak

Bilaketa

Gente Grande aldizkaria

Arquitectura y Sociedad fundazioa

2016ko nazioarteko arkitektura biltzarra

Pan y Chocolate. Gizarte ekimeneko sozietate kooperatiboa

Kanpina eta jatetxea

Co.Ciudadana elkartea

Herritartasuna eraikitzen. Nafarroako guztiena

Pamplona Canta Folclore y Tradiciones de Navarra elkartea

Nafarroako jotaren topaketa Iruñean

Pamplona Canta Folclore y Tradiciones de Navarra elkartea

Ya Falta Menos

Bierrik fundazioa

Nafar kultura euskaraz sustatzen

Butaca 78

Butacascenaren hirugarren edizioa

José Luis Echechipía París

Portaviento

Lizarragako “Santa Eulalia” parrokia

Lizarraga 2017 proiektua

Karrikaluze Elkartea

Karrikaluze Elkartea

La Cuerda de Oro elkartea

Ensemble La Cuerda de Oro ganbera-jarduera

“Los amigos del arte” musika elkartea

Hari bikoitza, konpromiso bikoitza

Izabako parrokia

Idoiako ermita. II. fasea

Sergio Vera Ioate

Eskultura baten sorkuntza

Astronavarra Sarea elkartea

Estatuko XXII. Astronomia Biltzarra

Amigos de Cascante “Vicus” kultur elkartea

Cascanteko proiektu arkeologikoa. Piecordero I-eko villa erromatarra

Illargium elkartea

Illargium elkarteko ganbera-taldeen jarduera

San Jose abesbatza

San Jose abesbatzaren 2016ko programazioa

San Benitoren ordena. Solesmesko kongregazioa

Scriptorium Legerense

Artista etorkinen nazioarteko elkartea

Sabor ikuskizuna

Speculum Vitae kultur elkartea

JOPE film luzearen produkzioa

Belar Gorria elkartea

Inmediazioak

Aperna-Ikasle elkartea, energia berriztagarriak Nafarroan sustatzeko

Energia garbiei dagokien kultura sustatu eta zabaltzea

Bilaketa

Kafe-kontzertuen urteko zikloa

Bilaketa

Bilaketa fundazioak 40 urte

Lau Urrats

Anaban

Elkanoko Egoitzako Kabalgata

Elkanoko Egoitzako Errege Magoen kabalgata

Speculum Vitae kultur elkartea

Antzerki lanen eta ikus-entzunezkoen produkzioa

Acción y Promoción de Arte Contemporáneo elkartea

Arte produkzioen sustapena Nafarroan

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren Kontseiluak, 2016ko martxoaren 4an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak kultur-intereseko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren kultur jarduerak eta proiektuak gizarte-intereseko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzea.

3. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra gizarte-intereseko deklarazioak.

4. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratuta dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

5. Proiektua, kultur jarduera edo ereduko programa gizarte-intereseko deklaratu arren, onuradunek hura gauzatzeko behar diren lizentzia, baimen edo komunikazioak eskuratu beharko dituzte, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

6. Gizarte-intereseko deklaratzen diren proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

7. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute gizarte-intereseko deklaratuta dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

8. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 11n.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ONURADUNAREN IZENA, PERTSONA EDO ENTITATEA IZAN

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Sebastian Iradier

2016-12-31

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Blas de Otero mendeurrena

2016-12-31

Arquitectura y Sociedad fundazioa

2016ko nazioarteko arkitektura biltzarra

2016-06-24

Butaca 78

Butacascenaren hirugarren edizioa

2016-06-30

José Luis Echechipía París

Portaviento

2016-12-31

Lizarragako “Santa Eulalia” parrokia

Lizarraga 2017 proiektua

2018-12-31

La Cuerda de Oro elkartea

Ensemble La Cuerda de Oro ganbera-jarduera

2016-12-31

Izabako parrokia

Idoiako ermita. II. fasea

2016-12-31

Sergio Vera Ioate

Eskultura baten sorkuntza

2016-05-31

Amigos de Cascante “Vicus” kultur elkartea

Cascanteko proiektu arkeologikoa. Piecordero I-eko villa erromatarra

2018-12-31

San Jose abesbatza

San Jose abesbatzaren 2016ko programazioa

2016-12-31

Belar Gorria elkartea

Inmediazioak

2016-12-31

Bilaketa

Bilaketa fundazioak 40 urte*

2016-12-31

(*) Bilaketak aurkeztu duen “Bilaketa fundazioak 40 urte” izeneko proiektuaren kasuan, gizarte-intereseko hartua izatetik kendu da kultur bidaiei buruzko ekintza.

II. ERANSKINA

Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak

ONURADUNAREN IZENA, PERTSONA EDO ENTITATEA IZAN

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Bilaketa

Arte ikasketak egiteko bekak

2020-12-31

Bilaketa

Gente Grande aldizkaria

2020-12-31

Pamplona Canta Folclore y Tradiciones de Navarra elkartea

Nafarroako jotaren kontzentrazioa Iruñean

2020-09-30

Pamplona Canta Folclore y Tradiciones de Navarra elkartea

Ya Falta Menos

2020-07-31

Bierrik fundazioa

Nafar kultura euskaraz sustatzen

2019-12-31

Karrikaluze Elkartea

Karrikaluze Elkartea*

2019-12-31

“Los amigos del arte” musika elkartea

Hari bikoitza, konpromiso bikoitza

2020-12-31

San Benitoren ordena. Solesmesko kongregazioa

Scriptorium Legerense

2020-12-31

(*) Karrikaluze elkarteak aurkeztu duen “Karrikaluze Elkartea” izeneko ereduko programaren kasuan, gizarte-intereseko hartuta izatetik kendu da lan-poltsari buruzko ekintza, kultur izaerarik ez duelako.

F1603266

Iragarkiaren kodea: F1603266