72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluaren plantilla organikoa onesten duena, 2015eko abenduaren 31ko egoera aintzat hartuta.

Nafarroako Kontseiluak, 2016ko martxoaren 7an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (2. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (29. artikulua). Lege hori garatu zenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena esleitu zion Kontseiluari.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, urte bakoitzeko abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2015eko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren langileen plantilla organikoa onestea, honako hau alegia:

LANPOSTUA

ZENBAKIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

IZENDAPEN LIBREA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

MAILAREN OSAG.

Lehendakaritzako

idazkaria

1

G

X

Legelaria

1

F

A

55

63

F: funtzionarioa

G: kabineteko behin-behinekoa - izendapen librekoa

2. 2015eko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

LANPOSTUA

EGOERA
ADMINISTRATIBOA

HUTSIK

A

Legelaria

3. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Kontseiluko burua, Eugenio Simón Acosta. Kontseilukidea-Idazkaria, Alfredo Irujo Andueza.

Iragarkiaren kodea: F1603294