1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA. 7E/2016 Foru Aginduaren laburpena. Haren bidez, arte plastikoetako, ikusizko arteetako eta berrikuntzako proiektuetarako diru-laguntzen deialdia onetsi da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303218.
Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio esparrua.
1.1. Deialdiaren xedea arte plastikoetako, ikusizko arteetako eta berrikuntzako proiektuak sortzeko laguntzak arautzea da, 2016ko ekitaldian egiten eta 2016ko azaroaren 9a baino lehen bukatzen diren proiektuak alegia; laguntzen helburua, berriz, nafar sortzaileei sostengua ematea, haien karrera hedatu eta egonkortzea eta haien lan artistikoa ezagutzera ematea da.
1.2. Deialdiaren helburu nagusia da laguntzea Nafarroan sorkuntza sektore egonkor, berritzaile eta lehiakorra handitu dadin, sortzaileei bereziki interesgarritzat jotzen diren eta deialdiaren helburua betetzen duten proiektu artistikoak egiten lagunduz.
1.3. Banako proiektuak nahiz kolektiboak, artista baten baino gehiagoren parte-hartzearekin, aurkeztu beharko dira, argitara eman gabekoak eta arte plastikoetako, ikusizko arteetako edo berrikuntzaren arloko sormenekoak: pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkilaritza, prozedura mistoak, bideo kreazioa edo mintzaira plastikoko beste edozein modalitate.
Film luzeak eta laburrak ekoitzi eta egiteko proiektuak ez dira deialdi honen xede izanen.
1.4. Eskatzaile bakoitzari proiektu bakarra onartuko zaio.
1.5. Deialdi honetan diru-laguntza hartzen dutenek ezin izanen dituzte diru-laguntzak eskatu hurrengo bost urteetan onesten diren xede bereko deialdietan.
Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1604182