2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑEA
Hasiera batez onestea 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien
38. Oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa (Diru-laguntza Izendunak)
Iruñeko Udalbatzak, 2016ko apirilaren 7an eginiko Osoko Bilkuran eta legezko quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren (Diru-laguntza izendunak) aldaketa onetsi zuen.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua (948420206)–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1604309