2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2016ko lan publikoaren eskaintza
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak 2016ko apirilaren 8ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Onestea 2016ko enplegu publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontuko zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:
–Lanpostuaren izena: Udal agentea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: Funtzionarioa: Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
–Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: Aldi baterako administrazio-kontratuduna. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.
Mendabian, 2016ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1604196