69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 11/2016 prozedura

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan hitzezko judizioaren autoak (250.2) bideratzen ari dira, Tuterako Garijo Satrústegui kaleko 4 zenbakiko jabeen elkarteak eskaturik María Jesús Osta Uriz andrearen jaraunspen jasogabearen eta María Jesús Osta Úriz andrearen jaraunsle ezezagunen aurka. Auto horietan ebazpena eman da 2016ko martxoaren 15ean, honela dioena, hitzez hitz:

Autoa:

Epaile magistratua, Angel Manuel de Pedro Tomas jauna.

Tuteran, 2016ko martxoaren 15ean.

Xedapen zatia:

Erabaki dut jarduketa hauetan 2016ko martxoaren 10ean emandako epaia argitzea, honela: Epaitzan, honela dioen tokian: “Hori guztia alderdi demandatua berariaz kondenatu gabe prozesuko kostuak ordaintzera”; honela behar du: “Alderdi demandatua kondenatzen dut berariaz prozesuko kostuak ordaintzera”.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe zuzentzen den ebazpenaren aurka bidezko den errekurtsoa.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua

Eginbidea.–Nik, letradu judizialak, egina, adierazteko aurreko ebazpena hura sinatzen duen epaile magistratuak berak eman duela, autoekin lotzeko, alderdiei jakinarazteko eta erabakitakoa bete dadin. Fede ematen dut.

Eta María Jesús Osta Uriz andrearen jaraunsle ezezagunei legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, honako hau egiten dut, non diren jakiterik ez baitago.

Tuteran, 2016ko martxoaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1603302