69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 515/2015 prozedura

María Teresa Gurruchaga Zabala andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko den finkaren inmatrikulaziorako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 515/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen fink(ar)en deskribapena:

Hiriberri Aezkoako San Salvador kalean dagoen hiri finka. 559,32 metro koadro ditu, eransten den katastroko ziurtagiriaren arabera, benetan duen edukierarekin bat egiten baitu. Hiriberri Aezkoa udalerriko 1. poligonoko 12. lurzatia da.

Mugak: iparraldean, hilerria, katastroko 14. lurzatia dena (Hiriberri Aezkoako Udalaren jabetza), katastroko 13. lurzatia (José Javier Vidondo Domench jaunaren jabetza) eta San Salvador kalea bera; hegoaldean, katastroko 3.057. lurzatia (M. Blasa Reca Laurenzen jabetza), katastroko 11. lurzatia (M. Yolanda San Juan Ancho andrearen jabetza), katastroko 9. lurzatia (M. Blasa Reca Laurenzen jabetza); eta ekialdean, katastroko 10. lurzatia (José Javier Vidondo Domenchen jabetza).

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2016ko otsailaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1604361