69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 23an hartua, Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Luzaideko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzea; Elena Goñi Mendaza andreak, Alberto Larrañeta Inda jaunak, Miguel Granada Camino jaunak, María Elena Aizpuru Zubizarreta andreak eta Fernando Alzón Aldave jaunak osatuko dute, eta beren artean hautatuko dute Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Luzaideko Udalari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1603641