69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Behin betiko onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarraren 2016ko otsailaren 23ko osoko bilkurako erabakiaren bidez onetsi zen espedientea hasiera batean, eta 2016ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da espedientea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

SARRERAK:

III. kapitulua: 5.500,00 euro.

IV. kapitulua 18.500,00 euro.

V. kapitulua: 4.000,00 euro.

Guztira: 28.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 3.300,00 euro.

II. kapitulua: 20.050,00 euro.

III. kapitulua: 900,00 euro.

IV. kapitulua 50,00 euro.

V. kapitulua: 200,00 euro.

IX. kapitulua: 3.500,00 euro.

Guztira: 28.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Oieregin, 2016ko apirilaren 1ean.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1603831