69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

7. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 07/2016 espedientea, kreditu berezia sortzen baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3. artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan, argitaratu beharko bada ere.

Leotzen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1603777