69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: (Finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak).

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Ureztalur tradizionaletako lurzatien berrantolamendua: 90.000,00 euro.

–VI. kapitulua: Putzuen-bideen-garbiketa-eraberritzea: 45.000,00 euro.

–VI. kapitulua: Argiteria Mejanan-etxebizitzen urbanizazioa: 30.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 165.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 165.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 165.000,00 euro.

Funesen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1603797