69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

130/2016 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, curriculum egokituko programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoa eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua 2015etik 2016ra luzatzen dituena, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleenganako arreta osatzeko, eta 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzaren bigarren ordainketa egitea baimentzen duena, %45 alegia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ondotik duen idazketaren arabera, 5. artikuluan ezartzen du administrazio publikoei dagokiela ikasteko sistema malguak eskaintzea hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten gazte eta helduek oinarrizko gaitasunak eta, hala badagokio, behar diren tituluak lor ditzaten, eta ezartzen du, orobat, hezkuntza sistemak erraztu behar duela eta administrazio publikoek sustatu behar dutela herritar guztiek eskuratzea Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzaren prestakuntza edo horren baliokidea.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 25ean emandako 345/2009 Ebazpenak curriculum egokituko programak garatzeko baimena eman zien Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko entitateei.

Nafarroako Gobernuaren 2015eko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari beharrezkoak ziren diru-laguntzak zuzenean eman zitzan, 2015-2016 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako curriculum egokituko programak finantzatzeko, baita Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko gazte nerabeen hezkuntza arreta osatuko duten hezitzaileak finantzatzeko ere.

Abenduaren 31ko 446/2015 Ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak eman zitzaizkien ikastetxe itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei curriculum egokituko programa horiek irailetik abendura bitartean sortutako gastuetarako.

Horrenbestez, departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu 2015etik 2016ra luzatzea Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeen curriculum egokituko programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoa eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleenganako arreta osatzeko; orobat, 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzen bigarren ordainketa baimentzea proposatu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Curriculum egokituko programen 2015eko modulu ekonomikoa 2016ra luzatzea, eskola unitate bakoitzeko 90.400,17 eurokoa izanen baita, aipatu irakaskuntzak emateko baimena duten irabazi-asmorik gabeko entitateei programa horiek doakoak izateko diru-laguntzak emateko aurreikusi diren funts publikoen guztirako kopurua banatzearen ondorioetarako; orobat, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileentzako diru-laguntzen modulu ekonomikoa luzatzea, urteko 26.518,09 eurokoa izanen baita 2016an, Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleenganako arreta osatzeko.

2. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxeei modulu ekonomikoaren %45 ordaintzeko baimena ematea, 472.130,55 euro alegia, 2016ko aurrekontuko “Eskolatzeko zailtasunak dituzten ikasleendako arreta” izeneko 410003 41140 4811-322D02 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40000019).

Gainerako %15a 2016ko azken hiruhilekoan ordainduko da, ebazpen honen 4. atalean aipatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

3. Diru-laguntza honen xedea da ikasle horiei dohainik ematea arreta eta ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduan aipatzen diren sustatze eta konpentsatze neurriak eta curriculuma jasotzeko aukera ematea.

Diru-laguntza kontzeptu hauetarako erabili beharko da:

–Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

–Funtzionamendu gastuak eta behar den ekipamendua erosi eta amortizatzekoak.

–Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan (soldatak gehi gizarte segurantzako gastuak) hezitzaileen ratio bat sartzen da, astean 30 irakastordu emateko, eta lanaldi laurden bat irakasleak ez diren langile osagarri bakoitzeko.

4. Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuan 2016ko urriaren 15a baino lehen:

1.–Hezitzaileen gastuen frogagiriak.

Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izana egiaztatzen duena, haien izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazita.

Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.

PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta kasuan kasuko zerbitzuak emateko kontratua.

2.–Funtzionamendu gastuen frogagiriak.

Diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria entitatearen inbentarioan sartu izanaren ziurtagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta haien zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina ikastetxe interesdunei, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

IFZ

HERRIA

IKASTETXEA

UNIT.

ORDAINKETA, %45

G31725484

ILUNDAIN

HARITZ BERRI baserri-eskola

3

122.040,23

G31725484

ILUNDAIN

HARITZ BERRI baserri-eskola

1

16.433,14

G48469803

ILUNDAIN

Berriztu hezkuntza elkartea

0,5

8.216,57

G31780562

IRUÑA

“ETXABAKOITZ” lantegi-eskola fundazioa

2

81.360,15

R3100108 D

GARES

“PUENTE” ikastetxea

2

81.360,15

G31729114

CASCANTE

“La RIBERA”

2

81.360,15

G31279961

BERRIOZAR

“LANTXOTEGI” lantegi-eskola

1

40.680,08

G71005235

TUTERA

‘’EL CASTILLO’’ lantegi-eskola

1

40.680,08

GUZTIRA

472.130,55

410003-41140-4811-322D02 kontu-saila, “Eskolatzeko zailtasunak dituzten ikasleendako arreta” izenekoa.

F1603173

Iragarkiaren kodea: F1603173