69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, Berbintzanako udal mugapeko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan Behin betiko onespena

Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, 2015eko azaroaren 24ko osoko bilkuran hartua, 2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an. Jendaurrean egoteko aldia alegaziorik gabe iragan denez, aldatutako artikuluak osorik argitaratzen dira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2016ko martxoaren 2an.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.

IV. TITULUA

Herrilurretako ondasunen aprobetxamendua

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

17. artikulua. Herrilurren itxitura.

Herrilurretan itxiturak paratzeko Berbintzanako Udaleko Alkatetzaren lizentzia idatzia beharko da, herrilurren gaia daraman batzordeak aitzinetik txostena eginda eta betiere arlo horretan indarrean den araudia betez.

Herrilurrak eta jabetza pribatukoak ezin izanen dira inolaz ere batera hesitu.

19. artikulua. Zuhaitzen landaketa.

Zuhaitzen landaketari dagokionez, Udalak baliorik gabe utz dezake herrilurraren esleipena, osotara nahiz zati batekoa, zuhaitzak landatzea zein Nafarroako Gobernuak baimendutako bestelako hobekuntzak sustatzen dituenetan, baldin eta onuradunaren herrilurretako aprobetxamenduei, behin-behinekoz zein behin betiko, eragiten badiete. Hori egin baino lehenago, bere asmoen berri eman beharko dio onuradunari hiru hilabete lehenago.

Alde horretatik, aprobetxamenduaren errentamendua bertan behera gelditze hutsak ez dio eskubiderik emanen herrilurretako lurzatiaren onuradunari inolako kalte-ordainik jasotzeko eta harentzat beste lurzati bat bilatzen saiatuko dira.

II. KAPITULUA

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua

20. artikulua. Aprobetxamendu moduak.

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:

a) Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak.

b) Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

c) Herritarren arteko enkante publikoa.

d) Enkante publiko arrunta.

e) Berbintzanako Udalaren zuzeneko ustiapena.

Udalak laborantzako herrilurren aprobetxamendua esleitzeko modu horiek erabiliko ditu, bata bestearen ondotik, emandako ordenaren arabera.

Eskatzaileek adierazi beharko dute lehorreko lurren edo ureztalurren lotea nahi duten IV.1 sektorean, XXII-Arga 1 sektorean edo XXIII sektorean; izan ere, ez baita bateragarria lote mota bat baino gehiagoren onuraduna izatea, ez eta bazkatokietako edo larreetako belarren aprobetxamenduaren onuradun izatea ere.

XXII-Arga 1 sektoreko eta XXIII sektoreko eremuetan, esleitzeko orduan lehentasuna izanen dute IV.1 sektorean lurzatien esleipenen onuradun izan ez direnek, betiere baldintza orokorrak betetzen badituzte.

21. artikulua. Lurzati ekologikoak.

Nekazaritza ekologikoaren xede diren Vergal alderdiko lurzatiak bideratuko dira ekoizle ekologikoendako, NNPEKen edo ordezka dezakeen erakunde batean inskribaturik baldin badaude. Ondorio horietarako, ekoizle ekologikoek herrilurretako lurzatien onuradunek baldintza eta betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Lurzati horiei jarraikortasun geografiko homogeneoa ematen saiatuko da, nekazaritza tradizionalaren ondoriozko kutsadura saihesteko.

1. ATALA

Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

23. artikulua. Lotearen azalera.

1. Honako azalera hau ezarri da eredu-lotearendako, aprobetxamendu modu honetan:

–Lehorreko lurra: 40 erregu.

–IV.1 sektorea: ureztaketa unitatea.

–XXII-Arga 1 sektorea: ureztaketa unitatea.

–XXIII sektorea: ureztaketa unitatea.

2. Onuradunei emanen zaizkien loteak, artikuluan ezarritakoari erantzuten badiote.

25. artikulua. Epea.

Aprobetxamendua erabiltzeko epea 8 urtekoa izanen da, oro har.

–IV.1-Berbintzana I sektorea: 15 urte.

–XXII-Arga 1 sektorea: 15 urte.

–XXIII sektorea: 15 urte.

Urte anitzeko laboreen kasuan, eta interesdunak eskatuta, Udalak eskaera aztertu eta herrilurren ardura duen batzordearen txostena ikusita, bidezko bada, baimena emanen du epea laborearen urte onuragarriak bukatu arte luzatzeko.

26. artikulua. Kanona.

Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu horretan:

–Lehorreko lurrak: 6,00 euro/erregu/urtea.

–IV.1 sektoreko lurrak: 13,00 euro/erregu/urtea.

–XXII-Arga.1 sektoreko lurrak: 13,00 euro/erregu/urtea.

–XXIII sektoreko lurrak: 13,00 euro/erregu/urtea.

Zenbateko horiek Nafarroako nekazaritzako produktuen K.P.I. orokorraren arabera eguneratuko dira urtero. Hartara, hura igotzen bada, prezioa hein berean igoko da, eta beheiti egiten badu, ez da eguneratzerik batere eginen eta aurreko urteko prezioari eutsiko zaio. Nolanahi ere, kanonak Berbintzanako Udalak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa beharko du izan, gutxienez ere.

28. artikulua. Esleipen-hartzaile izatetik gelditzea.

Esleipen-hartzaile izateari utzi nahi diotenek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistroan, arrazoiak adierazita.

c) Epea baino lehen uztea.

Epea bukatu baino lehen, besterik gabe, esleipen-hartzaile izateari utzi nahi dioten onuradunek eskaria aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistroan. Eskaera onartzen ahal da, baina halakoetan ezin izanen dira herrilurretako lurzatien onuradunak izan, ez lehorreko lurrenak ez ureztalurrekoenak, egokitu zitzaien esleipen aldi osoa bete arte.

d) Lehorreko lurren onuradun izateari uztea lurzati baten onuradun izateko Berbintzana I sektorean, XXII-Arga 1 sektorean eta XXIII sektorean.

e) Behartuta uztea.

Beren laborantza apartzerian eman edo lagatzen duten onuradunei herrilurretako lurzatiak kenduko zaizkie esleipen aldia bukatu arte. Herrilurrak kentzen zaizkien onuradunek apartzeria edo lagapena gertatu zenetik lortutako mozkinak Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte.

Esleipen-hartzaile izateari utziko diote onuradun izateko baldintzetako edozein betetzen ez dutenean.

Betiere, laborantza urtean 65 urte betetzen dituzten onuradunek edo erretiroko adina dutenek esleipena utzi beharko dute.

2. ATALA

Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak

30. artikulua. Herritarrendako zuzeneko esleipena.

Lurzatiak 1. atalean ezarritakoaren arabera banatu ondoan, gelditzen diren laborantzako herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean esleituko dira 16. artikuluan eta ondokoetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateen titularrak diren herritarren artean.

Eskatzaileek adierazi beharko dute lehorreko lurren edo ureztalurren lotea nahi duten IV.1 sektorean, XXII-Arga 1 sektorean edo XXIII sektorean; izan ere, ez baita bateragarria lote mota bat baino gehiagoren onuraduna izatea, ez eta bazkatokietako edo larreetako belarren aprobetxamenduaren onuradun izatea ere.

34. artikulua. Esleitzeko prozedura.

1. Esleipena zozketaz eginen da, nekazari/abeltzain gazteek zuzendutako ustiategientzat lehendabizi; ondoren, nagusiki nekazari/abeltzain direnen ustiategientzat; gero, enkante publiko arruntean eta, azkenik, Berbintzanako Udalaren zuzeneko ustiategientzat.

70/80 erreguko lur loteak esleituko dira, eskatzaile bakoitzeko, eta 10 erregukoak ureztalurra denean. Benbintzana I: ureztalurreko oinarrizko unitatea. 2008ko azaroaren 20ko osoko bilkuran aldatutako lerroaldea.

70/80 erreguko lur loteak esleituko dira, eskatzaile bakoitzeko. Berbintzana I sektorean, XXII-Arga 1 sektorean eta XXIII sektorean ureztalurreko oinarrizko unitatea. 2008ko azaroaren 20ko osoko bilkuran aldatutako lerroaldea.

2. Nekazari/abeltzainek (nekazari gazteek zuzendutako ustiategiak edo nagusiki nekazari direnak), aprobetxamenduak irauten duen 8 urteetan haien egoera aldatzen bada, baja emanen dute, 28. artikuluan ezarritako arauei jarraituz.

3. Esleipenaren epea 25. artikuluan adierazitako berbera da.

35. artikulua. Kanona eta haren eguneratzea.

Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu horretan:

–Lehorreko lurrak: 6 euro/erregu/urtea.

–Ureztalurrak: 13 euro/erregu/urtea.

–Berbintzana I: instalazioaren kostua eta kuota bera. Nolanahi ere, kanonak Berbintzanako Udalak ordaindu beharreko kostua estaliko du, gutxienez ere.

–XXII-Arga 1 sektorea: instalazioaren kostua eta kuota bera. Nolanahi ere, kanonak Berbintzanako Udalak ordaindu beharreko kostua estaliko du, gutxienez ere.

–XXIII sektorea: instalazioaren kostua eta kuota bera. Nolanahi ere, kanonak Berbintzanako Udalak ordaindu beharreko kostua estaliko du, gutxienez ere.

Zenbateko horiek Nafarroako nekazaritzako produktuen K.P.I. orokorraren arabera eguneratuko dira urtero. Hartara, hura igotzen bada, prezioa hein berean igoko da, eta beheiti egiten badu, ez da eguneratzerik batere eginen eta aurreko urteko prezioari eutsiko zaio. 2008ko azaroaren 20ko osoko bilkuran aldatutako artikulua.

38. artikulua. Familia-baratzeak.

Berbintzanako Udalak ureztalurretako familia-baratzeak uzten ahalko ditu hala nahi duten familia unitateen titularren eskutan, betiere lurrik gelditzen bada premia hori asetzeko.

Baratzeak baldintza hauetan emanen dira:

a) Eskatzailea herrilurretako beste lote baten onuradun izaten ahalko da.

b) Esleipena 8 urterako izanen da.

Lur-saria 60 eurokoa izanen da 250 m²-ko lote bakoitzeko. Lur-sari hori Nafarroako nekazaritzako produktuen K.P.I. orokorraren arabera eguneratuko da urtero. Hartara, hura igotzen bada, prezioa hein berean igoko da, eta beheiti egiten badu, ez da eguneratzerik batere eginen eta aurreko urteko prezioari eutsiko zaio.

Horretarako, Berbintzanako Udalak azalera bat gordeko du, eskaera horiei erantzuteko bezainbatekoa.

3. ATALA

Herritarren arteko enkante publikoa

39. artikulua. Baldintza orokorrak.

Berbintzanako Udalak, laborantzako lurra sobran bada, lehenengo eta bigarren ataletako prozedurak aplikatu ondotik, herriko ohiturari jarraituz, enkante publikoa eginen du 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarren artean eta sesteoa eginen du, araudi orokorrari jarraituz.

Esleipen-hartzaileak berak zuzenean eginen du laborantza eta, horretarako, 27 eta 28. artikuluetan xedatuari jarraituko zaio.

III. KAPITULUA

Herrilurretako larreen aprobetxamendua

1. ATALA

Xedapen orokorrak

51. artikulua. Bazkatokia.

Berbintzanako udal mugapea bazkatoki bakarrean antolatzen da. Larreen aprobetxamendurako Udalaren herrilurrek 1.277,77 ha egiten dute. Horiei kendu behar zaizkie 140,70 ha oihan lurretakoak, 3,07 ha bideetakoak, 6,27 ha lehendik dauden eraikuntzetakoak eta 27,67 ha laborantza ezberdinetakoak. Beraz, aprobetxamenduaren azalera 1.100,10 ha da.

52. artikulua. Aziendaren osasun baldintzak.

Herrilarreetan bazkatzen den aziendak osasun ziurtagiria beharko du, horrela egiaztatuko baita Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 1. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen direla, eta foru lege horretako nahiz bere erregelamenduko baldintza guztiak bete beharko ditu.

53. artikulua. Eskortak.

Esleipen-hartzaileak, edo hartzaileek, Bacaño alderdian dagoen udal eskorta erabili ahalko dute; hala ere, larreen esleipenak ez du eskorta erabiltzeko eskubiderik ematen eta ez dio Udalari hura eraiki edo mantentzeko betebeharrik sortzen, eta beharrezkoa balitz hura eraistea, ez du kalte-ordainetarako eskubiderik sortuko.

Esleipen-hartzaileak hura berritu edo hobetu nahi badu, proiektua aurkeztu beharko dio Udalari, obren lizentzia edo beharrezkoa den beste edozein lizentzia eskuratzeko.

54. artikulua. Putzuak.

Aziendari edaten emateko putzuak egoteak ez du Udala behartuko haiek hornitzera, lehorteak edo bestelako ezbeharrak daudenean.

Debeku da haietatik ura ateratzea herbizidak edo pestizidak aplikatzeko, ureztatzeko eta abar.

Aziendak edateko eta bainatzeko putzuak oker erabiltzen dituztenek, azienda pozoitzeagatik edo bestelako kalteengatik legokiekeen erantzukizun zibilaz gain, zehapena jasoko dute, 600,00 euro euro bitarte.

2. ATALA

Larratzeko lurra

58. artikulua. Azalera eta aprobetxamendua.

1. Larratzeko izanen den lurren azalera Udalaren herrilurrek eta partikularren lurrek osatzen dute, eta haien azalera 1.100,10 ha da, guztira.

Aurrekoa ikusirik, hektarea bakoitzeko 1,10 AzLU-ko azienda-karga izan dezakeela uste da eta, horren arabera, herrilurrak eta lur partikularrek 1,215,51 AzLU-ko azienda-karga izanen dute guztira.

2. Hona hemen aziendaren baliokidetasunak:

–Ardi eta ahuntz aziendak 0,50 AzLU balioko du 9 hilabetetik aurrera eta guztira, 607 abelburu izaten ahal dira.

–Zaldi aziendak 0,050 AzLU balioko du eta guztira, 60 abelburu izaten ahal dira.

–Behi aziendak 0,080 AzLU balioko du eta guztira, 97 abelburu izaten ahal dira.

LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA

Berbintzanako Linte eta Bacaño alderdietan egitekoak diren nekazaritzako azpiegiturak direla eta, jarduketa hori erabilera publikokoa eta presakoa dela adierazten duen foru dekretuak, ondasun eta eskubideak desjabetu, aldi baterako eta behin betiko okupatu eta bidezkoak diren behin betiko edo aldi baterako zortasunak sortze aldera, berekin dakar sektore horretan sartutako finkak prekarioan erabili ahal izatea, obrak hasi arte, orduan inolako kalte-ordainetarako eskubiderik gabe utzi beharko baitira.

Nafarroako Ubideko IV-I sektorean sartutako lurzatietan presio bidezko ureztaketari dagokionez ezar daitezkeen baldintzak: Linten eta Bacañon, XXIII sektorean eta XXII Arga 1 sektorean, ureztatzaileen elkarteak arautuko du berariaz.

Baldintza horien ondorioz beharrezkoa bada loteen azalera aldatzea ureztaketa unitateari aurre egiteko, behar diren eguneraketak eginen dira ordenantza honetan.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza honek indarra hartzen duen egunean ondoriorik gabe geldituko dira aurretik egindako herrilurretako lurzatien esleipenak, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditu dira ordenantza honetan ezarritakoari kontra egiten dioten edo berarekin bat heldu ez diren udal ordenantza eta udal xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indarra hartuko du behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Iragarkiaren kodea: L1603256