69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Agoizko Kultur etxearen erabilera arautzen duen ordenantza Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2016ko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zuen Agoizko Kultur etxearen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2016ko apirilaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1604148