69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. Gora jotzeko errekurtsoa, errepideetako zaintzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietako epaimahaiaren erabaki baten bidez onetsitako behin betiko emaitzen aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, apirilaren 27an emandako 987/2015 Ebazpenaren bitartez, errepideetako zaintzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2015eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

Beatriz Royo Donamaría andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du errepideetako zaintzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietako epaimahaiaren erabaki baten bidez onetsitako behin betiko emaitzen aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1604164