68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2016 aldaketa, 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Cascanten, 2016ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1603852