68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

129/2016 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, abenduaren 31ko 447/2015 Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzen bigarren ordainketa egitea baimentzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eta ikastetxe itunduetako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak finantzatzeko, 2015-2016 ikasturterako. Bigarren ordainketa hau diru-laguntzaren %45i dagokio.

Gobernuak 2015eko abenduaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari baimendu zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko irabazi-asmorik gabeko erakundeetako eta ikastetxe itunduetako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak finantzatzeko behar diren diru-laguntzak zuzenean ematea 2015-2016 ikasturterako. Irakaskuntza horien ezarpena Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 335/2015 Ebazpenaren bidez baimendu zen.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 447/2015 Ebazpenaren bidez, lehen aipatutako irakaskuntzak finantzatzeko diru-laguntzak eman zitzaizkien irabazi-asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe itunduei, eta diru-laguntzaren %40 ordaindu zitzaien.

Departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzen bigarren ordainketa egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren zenbatekoak ordaintzeko baimena ematea, 698.006,97 euro alegia, 2016ko aurrekontuko honako kontu-sail hauen kargura: 404.938,15 euro “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak” izeneko 410003 41140 4811-322E00 kontu-sailaren kargura (40000272 kontabilitate espedientea), eta 293.068,82 euro “PFEZaren %0,7ko funtsa. Lantegi-eskolak” izeneko 410003-41140-4819-322E00 kontu-sailaren kargura (40000272 kontabilitate espedientea).

Gainerako %15a 2016ko azken hiruhilekoan ordainduko da, ondoren aipatzen diren frogagiriak 2015eko urriaren 15a baino lehen aurkeztuta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuan:

1.–Hezitzaileen gastuen frogagiriak.

Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izana egiaztatzen duena, haien izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazita.

Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.

PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta kasuan kasuko zerbitzuak emateko kontratua.

2.–Funtzionamendu gastuen frogagiriak.

Diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria entitatearen inbentarioan sartu izanaren ziurtagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta haien zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen gastu eta diru-sarreren kontuak onartzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketarako diru-laguntzak, 2015-2016 ikasturtea

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

IFZ

IKASTETXEA

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA, HONAKO HONETAN

2016
%45

G31725484

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Eraikinak zaharberritze eta mantentzea

76.105,30

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

69.973,10

R3100108D

PUENTE ikastetxea (Gares)

Sukaldaritza eta jatetxeak

73.903,55

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Zurgintza eta altzarigintza

73.757,55

G31279961

LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar)

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

34.986,55

G31780562

“ETXABAKOITZ” lantegi-eskola fundazioa (Iruña)

Ile-apainketa eta estetika

36.649,45

Oinarrizko Lanbide Heziketa, guztira

365.375,50

KONTU-SAILA: 410003-41140-4811-322E00 “ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK ETA GIZARTE GARANTIAKO PROGRAMAK”

Lanbide Lantegietarako diru-laguntzak, 2015-2016 ikasturtea

Ikastetxe itunduak.

IFZ

IKASTETXEA

PROGRAMA

2016
%45

B31220064

“C.T. CARLOS III” (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

34.938,63

Kontu-saila: 410003-41140-4819-242100, “PFEZaren %07ko funtsa. Lantegi-eskolak” izenekoa

33.428,63

Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00, “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”

1.510,00

G80468416

‘’Fund. LAB. DE LA CONSTRUCCIÓN’’ (Uharte)

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

38.052,65

Kontu-saila: 410003-41140-4811-322E00, “Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak”

Lantegiak, guztira. Ikastetxe itunduak

72.991,28

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

IFZ

IKASTETXEA

PROGRAMA

2016
%45

G31279961

LANTXOTEGI lantegi-eskola (Berriozar)

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

38.052,65

G31725484

HARITZ-BERRI baserri-eskola (Ilundain)

Zurgintzako laguntzailea

36.878,77

G31830417

“ELKARTE” fundazioa (Iruña)

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

36.988,08

G31780562

“ETXABAKOITZ” lantegi-eskola fundazioa (Iruña)

Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako laguntzailea

36.902,07

“ETXABAKOITZ” lantegi-eskola fundazioa (Iruña)

Zurgintzako laguntzailea

36.878,77

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Sukaldaritzako laguntzailea

36.951,77

EL CASTILLO lantegi-eskola (Tutera)

Iturgintzako laguntzailea

36.988,08

Lantegiak, guztira. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

259.640,19

Kontu-saila: 410003-41140-4819-242100, “PFEZaren %07ko funtsa. Lantegi-eskolak” izenekoa

Lanbide Lantegiak, guztira

332.631,47

Ordaindu beharrekoa, guztira

698.006,97

F1603172

Iragarkiaren kodea: F1603172