68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktu bidezko zitazioa. 476/2015 prozedura

Paloma de Diego Moreno andrea, Tarragonako Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan, Gabriel Rebechi Leonardok eskaturik, 476/2015 espedientea bideratzen ari da Restauració del Serrallo SLren, Masia Vendrell SLren, Alberto Mañe Rocaren eta Pablo Javier Navarro Vallejosen kontra, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Honen bidez zitazioa egiten zaio Masia Vendrell SLri, non dagoen jakiterik ez baitago, Tarragonako Lan arloko Epaitegi honetan ager dadin (Roma etorbidea, 21 - Tarragona) adiskidetze-ekitaldia eta, behar izanez gero, judizioa egiteko 2016ko maiatzaren 11ko 10:10ean, eta ohartarazten zaio alderdiren bat bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada judizioa ez dela bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Tarragonan, 2016ko otsailaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Paloma de Diego Moreno.

Iragarkiaren kodea: J1603286