68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Iruxoko larreen aprobetxamendua

Honako hau argitaratzen denetik aurrera, hamabost egun naturaleko epea izanen da, eskubidea dutela uste dutenek Iruxoko larreak berei esleitzeko eskaera egin dezaten.

Eskaerarekin batera, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Nola herrilurretako larreek eta finka partikularrek osatzen duten ustiapen unitate bakarra, jaberik baldin bada aipatutako ustiapen unitate horretara bere finka sartzea nahi ez duena, epe bera izanen du Gesalazko Udaletxean agertzeko eta horixe adierazteko, idatziz.

Muetzen (Gesalatz), 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1603878