67. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Oinarrien aldaketa, administrari gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda prestatzeko deialdian.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2016ko apirilaren 4an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak txosten bat aurkeztu du, zeinetan 2. eta 8. oinarriak aldatzea proposatzen baita Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrari izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatzeko hautaproben deialdian; deialdi hori Mahaiaren 2016ko otsailaren 29ko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Aldaketa horren helburua da deialdiaren administrazio-prozedura kudeatzea erraztea, eta Zerbitzu Juridikoek ontzat eman dute.

ERABAKI DA:

1. 2.1 eta 8.1 oinarrien aldaketa onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrari izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatzeko deialdian; deialdi hori Mahaiaren 2016ko otsailaren 29ko Erabakiaren bidez onetsi zen. Hona hemen oinarri horien testu berria:

2.1 oinarria.

«d) Euskaraz dakiten administrarien kontratazioan ere parte hartu nahi duten izangaientzat: Nafarroako Gobernuaren EGA titulua izatea, edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidetzat aitortua dagoen ziurtagiria, edo behar den hizkuntza-eskakizuna zehazten duen proba bat gainditzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Proba hori hautaprobaren ondoren eginen da».

8.1 oinarria.

«8.1. Proba kalifikatu eta egon daitezkeen berdinketak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, argitaratuko du www.parlamentodenavarra.es webgunean, “Transparencia/Listas y convocatorias Personal/Convocatorias públicas de personal/Ejercicio 2016” izeneko atalean, eta Parlamentuko iragarki-oholean.

Eskabidean hori adierazi badute, hautaproba gainditu duten izangaiek euskararen jakintza-mailaren proba eginen dute. Horren lekua, eguna eta ordua Nafarroako Parlamentuaren webguneko (www.parlamentodenavarra.es) “Transparencia/Listas y convocatorias Personal/Convocatorias públicas de personal/Ejercicio 2016” izeneko atalean argitaratuko dira.

Euskarari buruzko probaren emaitzak kalifikatu eta gero, epaimahaiak emaitzak argitaratu, eta behin betiko zerrenda bidaliko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, hori onets dezan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera».

2. Agintzea Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bai eta Parlamentuaren webgunean eta iragarki-oholean ere.

Iruñean, 2016ko apirilaren 4an.–Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1603921