2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
2. poligonoko 860. lurzatiaren desafektazioa
Javier Cristóbal Muñozen alde. Hasierako onespena
Udalak, 2016ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehena.–Ondoriorik gabe uztea Udalak 2015eko apirilaren 16an hartutako erabakia, 2. poligonoko 861. lurzatiaren desafektazioari dagokionez, Nafarroako Gobernuak ez baitu onetsi, eta lurzati hori Alesbesko herrilarreetara lotzea berriz.
Bigarrena.–Hasiera batean onestea 2. poligonoko 860. lurzatiaren desafektazioa (La Dehesa alderdia), bere erabilera Javier Cristóbal Muñozi lagatzeko, lurzati horretan dagoen abeltzaintzako ustiategia legeztatzeko.
Hirugarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen agiria onestea.
Lagapenaren helburuak edo haiei dagozkien baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, lagatako lurrak herrilur gisa itzuliko dira Udalaren ondarera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua), lagatzerakoan zeuden egoeran itzuli ere. Kasu horretan, esleipen-hartzaileak ez du zilegi izanen kalte-ordaina eskatzea egindako hobekuntza edo inbertsioengatik.
Laugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Alesbesen, 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1603793