2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Planeamenduko Arau Subsidiarioak
Nafarroako Hirigintzaren eta Ingurumenaren Batzordeak behin betiko onetsi zituen Santakarako Arau Subsidiarioak 1990eko urriaren 10ean.
Udalak Testu Bategina aurkeztu zuen erabaki hartan eskatutako determinazioak jasota eta, ondotik, 1991ko urriaren 16an, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko kontseilari Miguel Sanz Sesmak emandako 917/1991 Foru Aginduaren bitartez, Santakarako udalerriko Planeamenduko Arau Subsidiarioek indarra hartu zuten.
Foru agindu hori 1991ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 1ean, ostiralarekin.
Santakarako Arau Subsidiarioak indarrean direla argitzeko xedearekin, agindu da arau horien testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, dagozkien mapa, plano eta eskemekin.
Santakaran, 2016ko martxoaren 18an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
ERANSKINA
Planeamenduko Arau Subsidiarioak (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1603498