2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Pitillasko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Pitillasko udal mugapea.
Pitillasko Udalak 2016ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakia bete beharrez, ulertuko da isilbidezko baimena eman dela baldin espresuki uko egiten ez bada.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Barrutiaren titularra, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1603877