2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Tokiko merkataritza sozietatea sortzeko erabakiak.
Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 1ean egin osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hauek artu zituen gehiengoz:
1. Hasiera batean onestea kontuan hartzea Udalaren kirol instalazioen eta udalerrian gauzatu beharreko kirol jardueren zuzeneko kudeaketa titulartasun publikoa izanen duen tokiko merkataritza sozietate baten bidez egitea justifikatzeko prestaturiko txostena eta dokumentazio osagarri erantsia, baita horien gainean Kontu-hartzailetzak prestaturiko txostena ere.
2. Hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioen eta udalerrian gauzatu beharreko kirol jardueren zuzeneko kudeaketa titulartasun publikoa izanen duen tokiko merkataritza sozietate baten bidez egitea.
3. Hasiera batean onestea Elortzibar Servicios Deportivos SL erantzukizun mugatuko merkataritza sozietate publikoaren estatutuen proiektua.
Jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan partikularrek nahiz entitateek aztertzen ahalko dituzte, udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192 eta 197. artikuluak; Toki Araubidearen arloan indarra duten lege xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97.1. c) artikulua; eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikulua.
Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1603869