67. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean
(2015etik luzatua) aldaketa. Behin betiko onespena

2015etik luzatutako 2016ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 18.000,00 euro.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro.

Cascanten, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1603803