67. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 36. lurzatian.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen xehetasun azterlana behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 36. lurzatirako (Zaldua karrika, 1). Udalerri honetako Zaldua karrikako 1. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta Carlos Urzainqui Dominguez arkitektoak prestatu, 2015eko urriaren 15ean. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesailaren barreneko patioaren zati bat okupatzea, katastroko lurzatiaren beraren barnean; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Burlatan, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

ERANSKINA

–Xehetasun azterlana (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1603736