1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
42/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Agindua aldatzen duena, hizkuntza eskola ofizialetako aztertzaileen eskakizunak sortzeko.
Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu ziren eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri zen.
Hezkuntza Departamentuaren menpeko hizkuntza eskola ofizialen beharrak azterturik, ikusi da hizkuntza eskoletan azterketa aldian kontratatzen diren irakasleen gaitasun profesional handiena bermatu behar dela, eskatzen zaizkien lanen berariazkotasuna eta erantzukizuna direla-eta.
Hori helburu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren aldaketa.
Hizkuntza eskola ofizialeko aztertzailearen eskakizunei buruzko aipamena gehitu zaio I. eranskinari, era honetan:
EXAL (HEOko alemanaren aztertzailea) EXEU (HEOko euskararen aztertzailea) EXFR (HEOko frantsesaren aztertzailea) EXIN (HEOko ingelesaren aztertzailea) EXIT (HEOko italieraren aztertzailea) | –HEOko irakasle gisa, dagokion departamentuan, gutxienez ikasturte oso batean lan izanaren ziurtagiria. –HEOko ikasturte bateko estandarizazioko 3 saioetan, dagokion hizkuntzan, parte hartu izanaren ziurtagiria. –HEO edo ILZ batek antolatutako aztertzaileentzako gaikuntza ikastaro bat, dagokion hizkuntzan, aprobetxamenduz egin izanaren ziurtagiria. |
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko martxoaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1603851