1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
113/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Biurrungo Alaiz egoitzako (“Asociación Navarra Sin Fronteras”ekin itundua) erabiltzaileen tarifak onesten dituena, 2016. urterako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18.2 artikuluak ezartzen du prezio publikoak kobratu behar dituen organoa zer departamenturen mende dagoen, horrexek ezarri edo aldatuko duela prezio horien zenbatekoa, organo kobratzaileak berak proposatuta.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen helburuen artean honako hauek daude: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta, gizartearen, ekonomiaren, politikaren, lan munduaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan, haien normalizazio, partaidetza eta integrazioa sustatzea, pertsonen eta gizataldeen bizikidetzaren alde egitea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, eta pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea.
Arauen garapen horren bukaera gisa, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Zerbitzuen Zorroan, gizarteratzearen arloan bermatuta dauden prestazioen atalean, Alaiz gizarteratze egoitza jaso zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen duen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren arabera, honako hauek dira prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak: mendekotasun egoeran daudenei, adinekoei, desgaitasuna dutenei, gaixotasun mentala dutenei eta bazterketa sozialean daudenei edo gelditzeko arriskuan daudenei arreta emateko zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren barruan sartuak.
Aipatu foru legearen 20. artikuluarekin bat, gutxienez jarduerak egin edo zerbitzuak ematearen ondoriozko kostu ekonomikoak estali ahal izateko prezio publikoak zehaztuko dira. Dena den, aurreikusitako mugaren azpitiko prezio publikoak finkatzen ahalko dira, horretarako arrazoiak badaude eta horiek gizarte, ongintza, kultura edo interes publikokoak badira.
Foru agindu honen xedea da Alaiz egoitzako erabiltzaileei aplikatu beharreko tarifak zehaztea 2016. urterako.
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuaren txostena ikusirik, Biurrungo Alaiz egoitzako plazei aplikatutako prezio publikoa zehazteko proposamena egiten duena (Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak zeharka kudeatzen du zentroa).
Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren arabera, horrek gizarte gaien arloan Nafarroako Foru Administrazioari dagozkion eskumenak erabiltzen ditu; eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Alaiz egoitzako erabiltzaileei aplikatu beharreko tarifa zehaztea, 2016. urterako; 597,00 euro/hilean izanen da.
2. Tarifa hauek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
3. Foru agindu hau Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentroari, eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1603088