4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN-ARLOKO 7 ZK.KO EPAITEGIA
Ediktua. 19/2015 prozedura
Nik, Francisco Lurueña Rodríguez jaunak, Bilboko Lan-arloko 7. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, ondorengoa ematen dut aditzera:
Lan-arloko Epaitegi honetan, Mutua Asepeyo Bilbaok eskatuta, La Cocina de Antaño, S.L. eta La Cocina de Castejon S.L. ren aurka, prestazioari buruz bideratzen ari diren 19/2016 betearazpen piezaren autoetan, honako hau eman da:
Xedapenak
1.–2015eko azaroaren 13ko epaia behin betiko betearaztea erabaki da, Mutua Asepeyo Bilbao alderdi betearazleak hala eskatuta, La Cocina de Antaño, S.L. eta La Cocina de Castejon, S.L. betearazpenpeko alderdiaren aurka.
2.–Betearazpena agintzen da 6.435,10 euro, printzipalari dagozkionak, eta beste 643,51 euro, korritu eta kostuei dagozkienak, ordainarazteko; horien zenbatekoa behin-behinekoa da, likidazioa ondoren egingo baita.
3.–Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zorduneko langileen legezko ordezkariei, eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, nahi izanez gero prozesuan agertzeko (LJLaren 252. eta 23. artikuluak).
Aurkaratzeko modua: epailearen aurrean berraztertze-errekurtsoa jarriz. Errekurtsoa hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea eta legeak galdatutako baldintza eta betekizun prozesalak betetzen diren ala ez zehaztu beharko da. Gainera, abiarazitako betearazpenari aurka egin ahal izango zaio, LJLaren 239. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (LJLaren 186.3 art.).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, Epaitegi honek Banco Santander banketxean irekita duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua. Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOaren 15. xedapen gehigarria).
Hala ere, errekurtsoa jartzeko ez dute gordailurik eratu beharko sindikatuek, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortuta dutenek, langileek, Gizarte Segurantzako erregimen publikoko onuradunek, Fiskaltzak, Estatuak, autonomia erkidegoek, tokiko erakundeek eta azken hiru horien mendeko erakunde autonomoek.
Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
La Cocina de Castejon, S.L. eta La Cocina de Antaño, S.L. non den jakitea lortu ez dugunez, berari jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Ediktuaren hartzaileari ohartarazten diot hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo zaizkiola, betiere auto, epai edo prozesua amaitzeko edo intzidentea ebazteko dekretu bidez eman beharreko ebazpenak badira edo epatzea ez bada.
Bilbon, 2016ko martxoaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Lurueña Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: J1603686