1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 16an hartua, “Eugiko Arma-Ola” izeneko monumentua eta eremu arkeologikoa kultura-intereseko ondasun deklaratzen dituena.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 321/2014 Ebazpenaren bidez, Eugiko Arma-Ola kultura-intereseko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Ebazpen horretan xedatu zen 30 eguneko epea irekitzea espedientea jendaurrean izateko, interesdunek bidezko juzgatzen zituzten alegazio guztiak aurkez zitzaten.
Aipatu epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2015eko abuztuaren 31n egindako bilkuran, ondasun hori kultura-intereseko ondasun deklaratzearen aldeko txostena egin zuen.
Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio kultura-intereseko ondasunak deklaratzea, erabaki baten bidez, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Adierazitakoarekin bat, proposatzen da Eugiko Arma-Ola kultura-intereseko ondasun deklaratzea. Haren deskribapena eta ezaugarriak deklarazioaren espedienteko dokumentazioan daude bilduta.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DA:
1. Eugiko Arma-Ola kultura-intereseko ondasun deklaratzea monumentuaren eta eremu arkeologikoaren kategoriarekin, deklarazioaren espedienteko dokumentazioan bilduta dauden deskribapenaren eta ezaugarrien arabera.
2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1603428