3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Espedientea: A/31/03328
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2016ko martxoaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Josu Cestau Echeverriari 1,83 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaio iturburu batetik ura hartzeko, Iturtzuko auzoan, Ezkurrako (Nafarroa) udal mugapean, abeltzaintzarako eta ureztaketarako.
Oviedon, 2016ko martxoaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1603548