66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/2º0419 NL/sr espedientea
Jendaurrean

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzailea: Wisco Española, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A/31010788.

Helbidea: Kale Nagusia, zk.g. 31890 Betelu (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Araxes-1/0400/140.

Emandako emaria jaistea 2,74 l/s-ra.

Udalerria eta probintzia: Betelu (Nafarroa).

Erabilera: industriarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Wisco Española SA enpresak zirkuitu itxiko hozte sistema bat ezarriko du, dorre baten bidezkoa, eta horregatik eskatu du emandako emariak jaisteko: unekoa, egunekoa eta urtekoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beteluko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko martxoaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1603521