3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-214
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.
Xedea: Gaskueko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Ozingo erreka (Ultzama ibaia), San Urbano erreka (Ultzama ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Odieta (Nafarroa).
Populaziogunearen isurketa 2.740 m³ ingurukoa da urtean; bolumen beretsua duten bi isuritan banatuta dago, eta haietako bakoitza bereizirik tratatzen da, bi ganberako imhoff tanga banatan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko martxoaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1603673